Pasaiako Portua
Informazio orokorra
Portua gaur
Trafikoa
Azpiegiturak
Portuko enpresak
spacer
IRAGARKIAK, DEIALDIAK ETA DOKUMENTUAK
Lan eskaintzak
Sartzeko eskaera
Eskaintza publikoak
Eskuliburuak, gidak eta araudia
Azpiegituren Gida-Plana
Ingurumen Iraunkortasunaz Txostena
spacer
spacer
spacer
spacer
 
    iconos Hizkuntzak Castellano Français English
spacer
» Hasiera » Lege oharra - Pribatutasun politika
Lege oharra - Pribatutasun politika

Erantzukizun salbuespeneko klausula

Web orriko edukiak Pasaiako Portu Agintaritzarenak dira. Euren erabilera publikoa baimenduta dago, betiere, jatorria aipatuta.

Web orri honekin, Pasaiako Portu Agintaritzak erakundearekin zerikusia duten erabiltzaile guztien informazioa erraztu nahi du, interesatzen zaizkien gai guztiei dagokienez.

Era berean, interesa duen edonork atzitu dezakeen interes orokorreko gaiei buruzko informazioa eskaintzen da. Horrek izaera informatzailea izango du eta, ondorioz, ez da loteslea izango, eta ez da inolako erantzukizunik izango aipatutako gaietan, betiere, iritzi pertsonalak adierazten dituztenean edota beste bide batzuetatik lor daitezkeen informazio orokorrak direnean. Halaber, Portu Agintaritza ez da eskainitako informazioaren edukia aldatzera iritsi daitezkeen hirugarrengoen sartzeen erantzule izango.

Kontsultek ez dute inola ere aholkularitza profesionalik edo juridikorik eskaintzen; beraz, mota horretako kontsultaren bat egin nahi izanez gero, zoaz behar bezala gaitutako profesionalarengana.

Portu Agintaritzaren helburua eskainitako informazioaren gaurkotasuna eta zehaztasuna zaintzea da, aldi berean, adierazitako erroreak zuzentzen saiatuta, eta kanpokoen sartzeak ahal diren heinean saihestuta, Pasaiako Portu Agintaritzak kontrola ditzakeen gaietan.

Erakutsitako informazioa edozer unetan alda daiteke, PPAren irizpidearen arabera.

Nolanahi ere, Portu Agintaritzak ez du inolako erantzukizunik onartzen, hurrengo kasuetan eskainitako kasuetan:

Orrialde hauetan bildutako gaiei buruzko kanpo estekak ezar daitezkeenean, eta Agintaritzak horien gaineko kontrolik ez duenean, ondorioz, erantzukizun osoa ukatuta.

Portu Agintaritzak ez du derrigorrez informazio sakona, osoa, zehatza edo eguneratua eskaintzen; kontuan izan ezinezkoa dela sarean dagoen dokumentu batek testu edo informazio ofiziala zehazki erreproduzitzea bermatzea. Horrela, erakundearen Erregistroan dauden dokumentuak eta, legalki eta araudiaren arabera ezarritako eran, pertsona eskudunak pertsonalki emandako informazioa soilik emango da egiazkotzat.

Aurreko puntuan ezarritakoak ez du saihestuko Erakundea informazio egiazkoena eta osoena eskaintzen ahalegintzea, dokumentu eta informazio ofizialei dagokienez. Horretarako, erakundeak bere ahalegin guztiak jarriko ditu informazio hori errealitatearekin bat etortzeko eta eguneratua izateko.

Batzuetan, orrialdeek kanpoko orrialdetarako estekak dituzte, eta Portu Agintaritzak ez du horien gaineko inongo kontrolik; ondorioz, horien gaineko erantzukizuna ere ukatzen du.

Beste aldetik, ez du emandako zerbitzuetan ager daitezkeen errore teknikoen gaineko erantzukizunik onartzen. Errore teknikotzat emango dira web orrialde honetarako informazio errealaren transferentziaren ondorioz gerta daitezkeenak; hala nola, kalkulu erroreak, errore mekanografikoak edo horien ondorioz izan daitekeen beste edozer. Halaber, Portu Agintaritzak ez du sistema elektronikoaren funtzionamendu eraginkorrean gerta daitezkeen interferentzien, ahazteen, etenaldien, birus informatikoen, telefono aberien edo deskonexioen ondorioz izandako kalteen erantzukizunik onartuko, erakundearekin zerikusirik ez dutenean; ez eta telefono lineen gainkargen urritasunek sistema elektronikoan, Internet sisteman edo bestelako sistema elektronikoetan eragindako atzeraldienak edo blokeoenak ere.

Erantzukizun salbuespeneko klausularen helburua ez da legeriak esparru honetan ezarritako baldintzak urratzea, ez eta eremu honetan aplika daitekeen legeriaren arabera salbuesten ez duten gaien inguruko erantzukizuna baztertzea ere.

Azkenik eta orokorrean, erantzukizun salbuespena nabarmentzen da berriro, klausula honetan aipatutako edozer gaitan.


Erabiltzeko baldintza orokorrak, eta datu pertsonalen babeserako politika

1. Nortzuk gara

Pasaiako Portu Agintaritzak Recinto Portuario s/n 20110, Pasaia - Gipuzkoa helbidean du egoitza soziala, eta enpresarekin jarri daiteke harremanetan, Webgune honekin zerikusia duen edozer gairako.

http://www.puertopasajes.net, http://www.puertopasajes.com, http://www.pasajesport.com eta http://www.pasaiakoportua.com domeinuak Pasaiako Portu Agintaritzarenak dira.

2. Zer da www.puertopasajes.net Webgunea

http://www.puertopasajes.net, http://www.puertopasajes.com, http://www.pasajesport.com eta http://www.pasaiakoportua.com guneak Pasaiako Portu Agintaritzak sortutako espazio interaktiboa da, bere produktuei eta zerbitzuei buruzko informazio gehiago eskaintzeko.

3. Webgunearen jabetza eta erabilera-murrizketak

Webgune hau Pasaiako Portu Agintaritzarena da; marka, domeinu izen eta gainontzeko jabetza intelektualeko eskubide guztiak enpresarenak dira; beraz, ezin izango dira edukiak utzi, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, kargatu, bidali, igorri, banatu edo ustiatu, Webgunearen eta bertako edukien erabilerarako izan ezik, horren helburuen arabera. Aurrekoa haustea egile eskubideen eta enpresaren gainontzeko eskubideen urradura izango da; edukiak hemen baimendutakoak ez diren helburuetarako aldatzea eta erabiltzea egile eskubideen eta Pasaiako Portu Agintaritzaren jabetza intelektualeko gainontzeko eskubideen haustura izango da. Erabilera-baldintza hauetarako, hemen aipatutako edukien erabilera debekatzen da beste edozer Webgunetan edo sare informatikotan.

4. Iraupena

Erabilera-baldintzak indarrean egongo dira Webgunean aldatu gabe jarraitzen duten bitartean, eta Pasaiako Portu Agintaritzak horiek edozer unetan aldatzeko edo kentzeko eskubidea gordetzen du, aldaketa horiek Webgunean bertan adierazita.

5. Datuen babeserako politika

http://www.puertopasajes.net, http://www.puertopasajes.com, http://www.pasajesport.com eta http://www.pasaiakoportua.com Web orrien helburu nagusia enpresaren zerbitzuen eta jardueren berri ematea da; horrek obligazio legalak onartzen ditu, datu pertsonalen babesari dagokienez, bereziki, honako kasu hauetan:

a) Datu pertsonalen fitxategiaren edo tratamenduaren existentzia.
b) Datu horiek biltzearen helburua.
c) Informazioaren hartzaileak.
d) Egindako galderen hautazko edo derrigorrezko izaera.
e) Datu horiek lortzearen edo emateko errefusaren ondorioak.
f) Sartzeko, zuzentzeko, ezezteko eta ukatzeko eskubideak gauzatzeko aukera.
g) Tratemenduaren arduradunaren identitatea eta helbidea edo, izanez gero, ordezkariarena.

EPasaiako Portu Agintaritzaren nahia da erabiltzaileak bere datuak adierazi bezala eman nahi dituen zehazki eta libreki erabakitzeko informazioa izatea. Alde horretatik, erabiltzaileari jakinarazten zaio, bere datuak fitxategi automatizatuan gordeko direla, eta horren titularra eta arduraduna egoitza Zona Portuaria, s/n, 20110 PASAIA helbidean duen Pasaiako Portu Agintaritza dela. Agintaritzak datuen tratamendu automatizatua egingo du, eta horren helburua honako hau da:

a) Erabiltzaileen parte-hartzea estatistikoki ezagutzea.
b) Erabiltzaileari Pasaiako Portu Agintaritzaren edota hirugarren enpresa kolaboratzaileen produktuen eta zerbitzuen existentzia jakinaraztea.

Aurkakoa adierazi ezean, formularioetan bildutako datuak beharrezkoak eta derrigorrezkoak dira Webguneko zerbitzuetan edo dagokion Web atalean sartu ahal izateko. Pasaiako Portu Agintaritzak ezin izango ditu derrigorrezko datuak betetzen ez dituzten pertsonak erregistratu.

Erabiltzaileak egiazko datu zehatzekin eta osoekin bete beharko ditu formularioak, eta erantzule izango da, datu faltsuekin, okerrekin, osagabeekin edo eguneratu gabekoekin betez gero, izan daitezkeen kalte-galeretan.

Pasaiako Portu Agintaritzak indarreko legerian eskatutako datu pertsonalen babeserako segurtasun mailak hartzeko konpromisoa du, horretarako, galera, erabilera desegokia, aldaketa, baimenik gabeko sarrera eta izan litezkeen gainontzeko ariskuak saihesteko neurrri teknikoak eta antolatzaileak instalatuta. Era berean, jakinarazten da pasahitzaren formula erabiltzen dela segurtasun mekanismoetan; hori erabiltzaileak eta Pasaiako Portu Agintaritzak soilik ezagutzen duten gakoa da.

Halaber, Pasaiako Portu Agintaritzak indarrezko legerian ezarritako fitxategi automatizatuko datuen inguruko sekretua gordetzeko konpromisoa hartzen du.

Erabiltzaileak edo ordezkariak, bai eta gurasoek edo tutoreek ere, sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko edota ukatzeko eskubidea gauzatu ahal izango dute edonoiz, Datuen Babeserako Lege Organikoan eta helburu horretarako aplika daitezkeen gainontzeko araudietan ezarritakoaren arabera. Horretarako, ohar idatzia bidali beharko diote Pasaiako Porty Agintaritzari aurretik aipatutako helbideetan, erabiltzailearen identitatea behar bezala egiaztatuta; edota Webgunearen bidez, app@puertopasajes.net helbidean mezua utzita.

Pasaiako Portu Agintaritzak jakinarazten du fitxategiaren arduraduna eta titularra dela, nahiz eta hirugarren bati horren tratamenduraren ardura eman. Erabiltzaileek horretarako baimen zehatza ematen dute.

Cookie-en erabilerari dagokionez, Pasaiako Portu Agintaritzak jakinarazten dio erabiltzaileari, Webguneko pantailetan eta orrialdeetan nabigatzerakoan cookie-ak erabiltzen direla. Horien helburua jadanik erregistratu diren erabiltzaileak ezagutzea eta zerbitzu pertsonalizatua ematea da, bai eta bisitaren datari eta orduari buruzko informazioa ematea, Webguneko trafikoaren zenbait parametro neurtzea, eta izandako bisita kopurua kalkulatzea ere. Horrela, Pasaiako Portu Agintaritzak modu eraginkorragoan jakinarazi, bideratu eta egokitu ditzake eskainitako zerbitzuak. Erabilitako cookie-ak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina ezin dira bertan gordetako datuak irakurri, ez eta beste hornitzaileek sortutakoak ere. Erabilitako cookie-ak ez dira inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere, eta dagokion aukera desaktibatu daiteke nabigatzailean.

Gure kezka nagusia erabiltzailea identifikatzen duten datuen biltegiratzearen segurtasuna da. Kontu handiz igortzen ditugu datuak erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarira.

Euren lana egiteko erabiltzaileen datuetan sartu behar diren langileak bakarrik sar daitezke. Datuen babeserako edo segurtasunerako politikak hausten dituen edozein langile diziplinazko ekintzen mende egongo da. Ekintza horiek lanetik botatzea edo akzio zibilak edota penalak jartzea har dezakete barne.

© Pasaiako Portu Agintaritza. Eskubide guztiak gordeta.

  
Sarrera mugatua
spacer
Helbidea eta telefonoa
Garapena: W3C-WAI-ko 1.0. Web edukirako Erabilerraztasun Zuzentarauen A1 mailarekiko onespen ikonoa
Lege oharra Diseinua: Infobide.com Hasiera itzuli Gehitu gogokoetan Gehitu hasierako orrialde bezala Web mapa Jarri harremanetan gurekin Extranet Administrazio kontseilua Barneko Larrialdi Plan Integratua